XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Samuelen baitatik, gero Gabriellerengana modu honetan pausatzeko:

- Gabrielle, nik ere badaukat bada beste galdera bat zuretzako: zer egingo duzu Obsession berriro zabaltzean? adierazi zion lotsaturik, gauez itsasoko hegaztiak eta, halaber, usoak non gordetzen diren berekiko pentsatu bitartean.

Gizon bat ere bazebilen itsas kattagorria ematen zuen bere alabatxoarekin, eta haiei begira une labur batez egon ziren.

Neskatxak hondarra biltzen zuen bere ahurrera, eta haren iragaiteaz harriturik begiratzen zion aitari.

- Ez dakit, Samuel, ez dakit.

Eta elkarren presentzian mozkorturiko biak isildu egin ziren, ederra, ederregia izango bait zen dena bestela.

Gainera, emakumeari, Hans etorri zitzaion gogora.

Tokitan geratu ziren elkarrekin egindako ametsak eta haien ordez errealitate gordin bat eraikia zen...

Horregatik agindu zion Annari hari edozein aitzakia jartzeko (bere gurasoei aspaldiko partez ikusi bat egitera joana zela esaterako), asteburu hartan atsedena hartzeko.

Eta horregatik, Samuelen eraginez sentitzen zuen Gabriellek amets berrietara lerratzeko irrika.

Ingelesen Paseoa eta Aingeruen Badiaren arteko hare bustian promenatu ziren ilunabarra bere punturik gorenera iritsi arte.

Gabrielle emakumearen hilerokoa ilunabarrarekin konparatu zueneko hartaz oroitu zen, gero Hildaren aholkua gogora ekartzeko:

Ez ahaztu gizon bat eskuratzeko hire hilerokoaren ttantta bat edan erazi beharko dionala.

Eta Gabrielleri barrunbeak argiro adierazten zion hilerokoaren aldaba (...).